deabruakteilatuetan
1973 - Disko berria

1973

Jon Eskisabel

Berria, disko kritika. 08.01.10

Deabruak Teilatuetan

'1973'

1973 entzunda nekez antzeman daiteke hamar urte igaro direla Deabruak Teilatuetan gelditu, ezen ez desegin, zenetik. Denboraren iraganari itzuri eginez, lehen diskoetan finkatutako estiloa ez zimeltzea eta freskotasuna gordetzea lortu du Tolosako laukoteak itzuleraren lan honetan (hitzen aldetik Izorrai zaharkitua geratu bada ere). Apenas dagoen aldaketarik, eta hortaz ezta arrisku hartzerik ere. Gitarra riff sendoak, melodia entzunerrazak, erritmo ertainak, hardcore eta reggae ukituak eta rock soinu trinkoa izan ditu taldeak lehengai hasi eta buka irensten den diskoan. Eurek ez ezik, zaletuek ere entzun nahi zuten diskoa egiten dute, ziurrenik. ­ JON ESKISABEL