deabruakteilatuetan
1973 - Disko berria

1973

Larrepetit-Berria :: Nagore Amondarain, "Deabruak non?"
Kartografoen mapetako lur urrunetan galdu ziren Deabruak aspaldi. Muga ugari dituen arren herri honek, Deabruak non eta Teilatuetan agertu zaizkigu berriro ere.

Distantzia beharrezkoa da, iraganaren oihala, ehuntzen ari garen imajinazioaren oihala dela, jakiteko. Latitude haietako melodia, gure izatea aztoratzen zuen zirrara zen. Eta ordutik hona, mekanika hutsa izan da latitude haietako diskoak musika aparatuan entzutea.

Revival uholde honetan, esatariak buruaz beste egiteko zorian daude, mikrofono kableekin itoaz euren jarduna. Baina hau ez da ohiko revival bat, geratzeko, garatzeko eta aurrera egiteko etorri direla uste baitugu.

Aurreko zapatuan, musikaren, hitzen eta gauaren erresuma bihurtu zen Bonberenea, taldearen aurkezpen kontzertuan. Musikak laztandu egiten du sogilea eta erraztu gatibatzen duen gutizia. Abestien hitzez jabetzen hasten denean bat, hitz horien ahaide sentitzen da. Baina kontzertuaren ordubetearen ostean, kristalezko irlak bihurtzen hasten dira abestiak, jakin barik hurrengo bat etorriko den, jakin barik azkena izango den... Gure geografiaren distantzia erdi laburrak lagun, entzuleen artean handikoak eta hemendikoak ikusi genituen, aspaldiko kontzertuetan errepikatzen ziren aurpegiak.

Olatu berri batek harrapatu gaitu, beraz, eta kartografo baten beharra izango dugu, hurrengo hitzorduak mapetan kokatzen hasteko.