deabruakteilatuetan
Taldearen argazkia
Info - Azken berriak
  • Mila esker eta laster arte

    2010-IX-06. Oharra:
    2007an argitaratu genuen gure azken diskoa, “1973”. Eta diskoa plazaratu eta berehala, zuzeneko emanaldietara itzuli ginen. Bederatzi urtez isilean pasa ondoren, zalantza handiak genituen baina harrera ezin hobea egin zitzaigun. Geroztik hona, kontzertu asko eman ditugu. Beste askotan aritzeko proposamenak ere jaso ditugu baina ezin toki guztietara iritsi. Hala ere, mila esker den-denei. Orain, beste etenaldi bat egingo dugu. Berandu baino lehen itzultzea espero dugu. Beraz, deabru besarkada estu bat lagunok eta laster arte!

  • Ostiral honetan Lekeition
    Irailaren 3an Lekeitioko plazan arituko gara zuzenean. 2008ko jaietan kontzertu gogoangarria eskaini genuen Lekeition. Bi urte eta gero, berriro itzuliko gara Lekeitiora kontzertua eskaini eta jaiaz gozatzera. Xehetasunak, Agenda atalean.
  • Asteburu honetan Areta-Laudion eta Oreretan izango gara
    Aspaldiko partez, oholtza gainera bueltatu ginen aurreko astean,  
    Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Asteburu honetan ere, rock and roll  
    dosi gehiago izango ditugu. Ostiralean, Aretako festetan joko dugu,  
    Laudion (Araba). 22:30ak aldera hasiko da eta ondoren Trikizio  
    taldearen txanda izango da. Larunbatean Oreretako festetan joko dugu, Estricalla taldearekin batera. Oreretan, 00:00ak aldera hadiko da  gure emanaldia.
    Agenda atalean dituzue xehetasun gehiago. Laster arte!
  • Uztailaren 16an Zarautzen Deabruak Teilatuetan + Mursego

    Iragan otsailean amaitu genuen “1973” bira, eta nola amaitu gainera. Mundialak izan ziren Colemans+ taldearekin batera Donostiako Dokan, Bilboko Kafe Antzokian eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskaini genituen emanaldiak.
    Geroztik hona, asko izan dira zuzenean jotzeko jaso ditugun proposamenak baina ezin atenditu. Lastima. Dena den, 2010eko udan berriz igoko gara taula gainera. Dagoeneko lotu ditugu saio batzuk.

    Uztailaren 16an Zarautzeko Gaztetxean izango gara Deabruak Teilatuetan, Mursegorekin batera. Laster xehetasun gehiago ipiniko ditugu “Agenda” atalean.

  • Kamisetak salgai, CDak ere bai
    Martxa ederrean saldu ziren Eskoriatzako kontzertuan. Baina lasai, esku artean ditugu kamiseta gehiago. 10 eurotan daude salgai. Tailak, mutilentzat, S, M eta L. Nesken modeloan, S eta M aukeran. Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi emaila helbidera, posta helbidea eta taila zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den). Hori bai, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio. Diskoaren kasuan ere, postaz erosteko aukera badago helbide elektroniko berdinera idatzita.
  • Gero arte!

    Udaberria entsealekuan pasako dugu, taulagainetik urrun. Hurrengo planak zehazten hasi ez bagara ere, udan hainbat egunez kontzertuak eskainiko ditugu. Bien bitartean, segi ondo!

    deabruak teilatuetan

  • Otsailaren 25ean Gasteizen, Deabruak Teilatuetan eta Colemans+
    2007ko udazkenean bueltatu ginen “1973” diskoarekin. Bi urte luzez Euskal Herriko txoko ugari bisitatu ditugu. Urte hasieran iragarri genuen bezala, laster atsedenaldi bat hartuko dugu. Okerrik ez bada behintzat, hilabete batzuren ondorenean indartsu bueltatzeko asmo sendoarekin.
    “1973” bira amaiera, zoragarria izaten ari da. Donostiako Dokan (urtarrilak 8) eta Bilboko Kafe Antzokian (urtarrilak 21) giro ederra izan zen. Gainera, bidelagun jator askoak izan ditugu, Colemans+ taldekoak.
    Hilabete honetan, Miarritze (otsailak 6) eta Gasteiz (otsailak 25) bisitatuko ditugu. Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan joko dugu. Eta saio honetan ere, Colemans+ taldekoak izango ditugu bidelagun. Gasteizko kontzerturako sarrerak, aldez aurretik 8 eurotan daude salgai, egunean bertan, 10 euro. Aretoko webgunean jasoko duzue informazio gehiago.
    Eta Gasteizkoaren ondoren, gitarrak ondo gordeko ditugu, udara arte gutxienez bai.
  • Otsailaren 6an, Egunkariaren alde
    1973 diskoaren aurkezpenarekin amaitzen ari ginela adierazi genuen aurreko hilabetean. Eta horretan gabiltza. Otsailean, hala ere, Iparraldean Egunkariaren aldeko jaialdian parte hartuko dugu. Argibide gehiago klik bakarrera.
  • Urtarrilaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian
    Donostiako Dokan egindako festa ederra errepikatzeko asmoz bertaratuko gara Deabruak eta Colemans+ taldekoak Bilboko Kafe Antzokian. Saioa 21:30ean hasiko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude Bilboko Kafe Antzokian eta antzokiko webgunean bertan (kafeantzokia.com)
    1973 biraren azkenetan gauden honetan, Peiremansen doinuak gogora ekarri eta abesti berriak eskainiko ditu Colemans+ taldeak. Deabruok, azken saioetan bezala, azken aleko kantuak eta disko zaharretako abestiak tartekatuko ditugu errepertorioan.

  • Dokako emanaldiaren argazkiak
    Argazki sorta ederra ikusteko aukera duzue, lagunok. Klik bakarrera
  • Azkoitiko kontzertua, bertan behera
    Urtarrilaren 9an larunbata, Azkoitiko Matadeixen iragarrita geunden Deabruak. Bezperan, Dokan aritu ginen Colemans+ taldekoekin batera. Azken orduan, hauek ere Azkoitirako gonbitea onartu zuten. Beraz, bezperan Donostiako festa errepikatzeko asmoz ginen Azkoitian. Baina elurteak Matadeixeko kontzertua bertan behera uztea behartu gintuen. Lerro hauetatik barkamenak zaletuei eta bereziki Matadeixeko lagunei. Beste batean egingo dugu deabru jaia!

  • Colemans+, deabruekin batera zuzenean
    Deabruak Teilatuetan taldearen gonbidatu berezia izango da urtarrileko emanaldietan. Colemans+ lau musikazaleen abentura berria da eta lehen saioetarako dagoeneko entsegu lanetan dabiltza. Joko dituzten hainbat kantu entzuteko klik egin.
  • Urtarrilean Donostian, Azkoitian eta Bilbon
    Gernikan eta Andoainen amaitu da deabruen musika urtea. Andoaingo kontzertuaren harira, gainera, azken kontzertua zela zabaldu zen. Baina ez da egia. Urte hasieran saio gehiago izango dira, adi 2010eko Agendara. Laster arte!
  • Eguberrietan, deabruaren opariak

    Eguberrietan opariekin asmatu nahi? 1973 kamisetarekin ez duzu kale egingo. Gainera, modu onean eskura dezakezu. 10 eurotan daude salgai. Kolorea, bakarra: Beltza.

    • Mutilentzat, S, M, L eta XL.
    • Nesken modeloan, S eta M aukeran.

    Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi emaila helbidera, posta helbidea eta taila zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den). Hori bai, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio.

    Diskoaren kasuan ere, berdin. Postaz erosteko aukera badago helbide elektroniko berdinera idatzita.

  • Urteko azken bi emanaldiak Gernikan eta Andoainen
    Urteko azken emanaldiak Orioko jaietan, Gernikako Gaztetxean eta Andoaingo Gaztetxean hurrenez hurren. Agenda atalean dagoeneko hurrengo hitzorduak ipini ditugu. Laster arte! Keep on rocking!
  • Larunbat honetan Mallabian

    Urriak 31, larunbatarekin, deabruen hurrengo emanaldia. Eskoriatzako kontzertu gogoangarria igarota, entsealekura itzuli gara berriro. Hainbat proposamen jasotzen ari gara zuzenekoekin jarraitzeko. Denari ezin erantzun, ordea. Hala ere, Agenda atalean dagoeneko hurrengo hitzorduak ipini ditugu. Oraindik ere gerta daiteke dataren bat erantsea.

    Deitu diguten antolatzaile eta gaztetxeei esker mila!

  • "1973" kamisetak salgai
    Martxa ederrean saldu ziren Eskoriatzako kontzertuan. Baina lasai, esku artean ditugu kamiseta gehiago. 10 eurotan daude salgai. Tailak, mutilentzat, S, M eta L. Nesken modeloan, S eta M aukeran. Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi emaila helbidera, posta helbidea eta taila zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den). Hori bai, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio. Diskoaren kasuan ere, postaz erosteko aukera badago helbide elektroniko berdinera idatzita.
  • Larunbat honetan, Eskoriatzan

    Irailaren 19an Berri Txarrak taldeak disko berriaren aurkezpen kontzertua eskainiko du Eskoriatzako kiroldegian (Gipuzkoa). Berriren disko berriak “Payola” izango du izenburu. Diskoa irailaren 14ean jarriko da salgai, Roadrunner Records zigiluaren eskutik. Beraz, diskoa plazaratu berritan, Euskal Herrian egingo duten lehen zuzenekoa izango da irailaren 19koa. Simbiose eta Deabruak Teilatuetan taldeak ere Eskoriatzako kiroldegian arituko gara. Jaialdia 22:30ean hasiko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.ticktackticket.com webgunean. Zatozte zuek ere Eskoriatzara!

  • Road to Portugalete
    Aurreko astean, izerdi patsetan amaitu zuten deabruek eta zaletuek Zarautzeko Putzuzulon. Jendetza bildu zen eta giro ederra nagusi izan zen. Ostiral honetan, abuztuak 7, Deabruak Teilatuetan eta Zea Mays zuzenean Portugaleteko txosna-gunean (Udaletxeko plazan). 22:30ean hasiko da Deabruen emanaldia eta 00:00etan hasiko da Zea Maysen saioa. Animatu!
  • Larunbat honetan Zarautzen, Gaztetxean

    Zarautzen dago Putzuzulo gaztetxea, bertan izango gara 22:30tik aurrera Kokein taldearekin batera. Emanaldia larunbat honetan izango da, abuztuaren 1arekin.

    Eta sei egun beranduago, abuztuaren 7an, Portugaleten Zea Mays taldearekin batera.

  • Adi! Aste honetako saioak bertan behera geratu dira
    Gernikako gaztetxean eta Areta-Laudioko parkean aritzekoak ginen ostegunean eta ostiralean, hurrenez hurren. Adi! Aste honetako saioak bertan behera geratu dira taldekide bat gaixorik dagoelako. barka eragozpenak
  • Toxic Twins & Crazy Cymbal larunbat honetan, Tolosako Meskalen 22:00etan hasita

    Meskaleroen aurkezpen jaialdia hurrengo larunbatean, uztailak 18, gaueko hamarretan puntual-puntual hasita. Tolosan zuzeneko musika eta ondorengo festa, non eta Meskalen. Meskalero guztiak kontzertura gonbidatuta daude.

  • Meskaleroak
    Meskaleroak Tolosako Meskal tabernaren inguruan sortu den taldeko bloga da. Bertan deabruak-eko kideak idazten ari dira. 
  • Larunbat honetan Iruñeako Takoneran
    Gauerdian, 00:00ak direnean, kontzertua eskainiko dugu San Fermin jaietan. Su artifizialak amaitu eta berehala hasiko da, Nafarroa oinez gunean. Bestalde, kontzertu gehiago lotu dira azken aldian. Guztiak ikusgai daude Agenda atalean.
  • Michael Jackson
    Meskal tabernan zure musikarekin gozatzen jarraituko dugu, luzaroan. Adiorik ez
  • Heletan eta Iruñean hurrengo kontzertuak
    Heletako Euskal Herria Zuzenean jaialdian eta Iruñeako Sanferminetan joko dugu uztailaren 4an eta 11n, hurrenez hurren. Horiexek hurrengo bi saioak. Gehiago izango da udan, Agenda atalean iragartzen joanen gara.
  • Asteburu honetan deabruak zuzenean

    Bakarrarekin nahikoa ez eta bi kontzertu eskainiko ditugu egun berean. Ekainaren 20an larunbatarekin, Hatortxu Rock jaialdian arituko gara lehen lehenik, Lakuntzan (Nafarroa). Gure saioa 19:15ean hasiko da. Ordubeteko saioa egin eta gero, gauzak hartu eta Tolosara ziztu bizian, Koadrilen Egunean jotzera! Tolosan, Humus eta Laket taldeekin batera arituko gara. Hatortxu Rock 10 (ikus, aurkezpen bideoa)

    Biharamunean Oionen izango den Araba Euskaraz! ekitaldian parte hartuko dugu ere. Elkar ikusiko dugulakoan. 

  • Maiatzean berriro zuzenean
    Deabruak Teilatuetan udaberrian taulagainera igoko gara berriro. Arabatakada, Hatortxu Rock 10 (ikus, aurkezpen bideoa), Araba euskaraz edota EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdietan arituko gara, besteak beste. Azkar batean, data zehatzak agenda atalean
  • Udaberrian elkar ikusiko dugu berriro!
    Hurrengo hilabeteetara begira gaude dagoeneko! Urte emankorra izan zen 2008a. Hainbat kontzertu eskaini genituen, toki berriak ezagutu, lagun berriak egin eta gure zaletuekin berriz topo egiteko aukera izan genuen. Mila esker
    gure musikarekin gozatu duzuen guztioi, antolatzaileei, gurekin aritu diren musika taldeei, Tolosako lagunei, gure lantaldeari (Kaki, Fernan, Jorge, Unai,...) eta bereziki Ireneri eta Enarari eskaini diguten laguntza guztiagatik, eta gure jaialdietara hurbildu zareten guztioi. 2009ko udaberrian itzuliko gara berriz ere oholtza gainera. Laster arte! Aritz, Iñigo, Ima eta Joni.
  • "1973" kamisetak salgai
    Martxa ederrean doa kamisetaren salmenta. Baina lasai, esku artean ditugu kamiseta gehiago. 10 eurotan jarri ditugu salgai. Tailak, mutilentzat, 12-14, S, M eta L. Nesken modeloa, S eta M. Informazio gehiagorako, sar zaitez albistean: Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi deabruakteilatuetan@gmail.com helbidera, posta helbidea eta taila zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den). Hori bai, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio. Diskoaren kasuan ere, postaz erosteko aukera badago Bonberenearen bitartez edo gurekin harremanetan jarriz.
  • Larrabetzun eta Bergaran amaituko dugu urtea, asteburu honetan

    Errepidean gara, urtea amaitu bitarte bai bederen. Musikaz eta jaiaz gozatu dugu Elorrion, Lekeition, Ugaon, Bonberenean, Ondarrun, Iruran, Gasteizen, Hondarribin. Hurrengo geldialdiak, eta urteko azkenak gainera, bi hauexek: Larrabetzu eta Bergara. ikus agenda atalean.2009ko udaberrian itzuliko gara berriro.

     

  • Larunbat honetan Hondarribiko Psilocybenea aretoan
    Hondarribia eta Irun aldean bada Psilocybe izeneko kolektiboa, bi herrietako musika taldeek osatutakoa. Duela gutxi, kontzertuetarako areto eder bat jarri dute martxan, Psilocybenea. Azaroaren 15ean larunbata, bertan arituko gara jotzen, Inoiz Ez Hondarribiko taldearekin batera. Kontzertua 22:00etan hasiko da. Sarrera, 5 euro. Info: http://www.psilocybenea.com
  • Udan batetik bestera

    Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra 1973 diskoa aurkezten aritu ginen Euskal Herrian Barrena: Gasteizen, Zarautzen (ikus, argazkiak), Lizarran, Zornotzan, Eskoriatzan, Algortan, Berastegin eta Lemoan aritu gara. Hurrengo asteetan atseden hartuko dugu eta irailean itzuliko gara zuzenekoetara. Zehaztasun gehiago, ikus agenda atalean. Rock talde mitikoen zale garenez, guk ere izen bat jarri diogu birari: “Evil is alive and well 2008”. Emanaldi bakoitzeko kronikak Deabru atalean irakurgai daude.

  • Gaur, uztailak 30, Tolosako Meskal tabernan emanaldi berezia
    Toxic Twins and the Evil Cymbal atzo bertan sortu zen taldea da (Partaideak: Ima Singermorning, Joni Rotondas, Inigo Wanted). Gaur 22:30tan Tolosako Meskal tabernan arituko dira. Eta zer eskainiko dute? Auskalo! Ager zaitez zure begiekin ikusteko.
  • “Evil is alive and well”, nondik dator udako biratxoaren izena?
    Udako birari izen bat jarri diogu: “Evil is alive and well”. Izen hori nondik hartu dugun asmatzen dutenen artean, “DT pack” zozketatuko dugu: kamiseta, txapa eta CDa. Bidali erantzuna. Uztailaren 18an emango dugu irabazlearen berri webgune honetan bertan.
  • “Erretzeko zerbait” kantuaren bideo-klipa
    “Erretzeko zerbait” kantua da bideoa girotzeko aukeratu dugun abestia. Esan behar da Bonbereneako gazteek lan ederra egin dutela. Laster izango da hedabideetan ikusgai. Eta baita webgune honetan bertan ere. Klipa ikusteko: Klik egin.
  • Asier Arroitaren argazkiak
    Plateruenan eskainitako argazki-bilduma bikoitza dago eskegita Internet sarean. Kalitate onekoak, zalantzarik ez. Zuzenean ikusteko, klik egin.
  • "1973" kamisetak salgai

    Martxa ederrean doa kamisetaren salmenta. Baina lasai, esku artean ditugu kamiseta gehiago. 10 eurotan jarri ditugu salgai. Tailak, mutilentzat, 12-14, S, M eta L. Nesken modeloa, S eta M.

    Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi deabruakteilatuetan@gmail.com helbidera, posta helbidea eta taila zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den). Hori bai, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio. Diruz juxtu bazabiltza, kontzertu batera azaldu eta bidalketa gastuak aurreztuko dituzu (6-7 euro artean).

    Diskoaren kasuan ere postaz erosteko aukera badago.

  • Maiatzaren 24an Durangoko Plateruenan izango gara, Zea Maysekin batera

    Maiatzean hirugarren emanaldia eskainiko dugu Durangoko Plateruenan, Zea Mays taldearekin batera maiatzaren 24an, larunbatarekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoko barran bertan.

    Anoetako Gaztetxean eta Herri Urrats Iparraldeko Ikastolen jaialdian eskaini ditugu emanaldiak, hurrenez hurren. Bietan une biziak igaro ditugu eta baita hainbat lagun ikusi ere. Argazkiak ikusgai daude dagoeneko.

    Aurrerantzean zuzenekoez galdera egiteko hona helbide elektroniko berria: kemen, (34) 943 393 318.

  • Entzun!, 2007ko kuttunenak

    Entzun aldizkarian 2007ko lan onen zerrenda eman du aditzera:
    Kazetari eta musikazaleen artean egindako bozkan Lisabö taldearen Ezlekuak diskoa gailendu da. Bigarren Pettiren On geratu da, hirugarren Audienceren Trying wings on roots, laugarren Borrokan-en Hitzez ulertu ezin dena omendu nahiko nuke. Oraintxe! eta bosgarren Sexty Sexers-en Urkamendi Blues.
    Irakuleen artean egindako bozketan aldiz, Zea Mays-en Morphina nagusitu da, eta ondotik Lisabören Ezlekuak (bigarren), Deabruak Teilatuetan-en 1973 (hirugarren), Pettiren On (laugarren) eta Sexty Sexers-en Urkamendi Blues (bosgarren) sailkatu dira.

    Zerrenda osoa: www.entzun.com

  • AHTren aurkako manifa
    Tolosan urtarrileko azken larunbatean Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazioa burutu zen. Ekitaldiaren amaieran Aritzek eta Imanolek "Abiadura handiko asmoak" kantatu zuten. Bertan izandako partaide baten ikuspegia ezagutzeko klik egin. Argazkia ikusi.
  • 1973 fashion club
    Gure lagun batzuk, kamisetak erosteaz aparte, ideia polita eman digute. Kamiseta soinean jarri, argazkia egin, gure posta helbidera bidali eta webgunean ikusgai jarri. Animo ba! Trukean postal bat jasoko duzu opari! Edo bi, edo hiru… Nahi dituzunak. Argazkiak bidaltzeko, honako helbidera idatzi: deabruakteilatuetan@gmail.com
  • Hatortxu Rock 2008
    1973 diskoaren bigarren aurkezpen jaialdia Iruñerrian izan zen, Hatortxu Rock jaialdian. Jaialdiaren informazio guztia eta argazkiak Internet sarean aurkituko duzue. Gure berri izateko, tarteka sar zaitez gune honetan. Ikus, argazkiak. Laster arte! deabruak teilatuetan
  • Tolosako kontzertuaren irudiak

    Ikus argazki-galeria (© Z.A. Bonberenea Ekintzak).

    Diskoaren aurkezpen kontzertua Bonberenean izan zen abenduaren 29an, urteko azken larunbatean beraz. Mila esker Euskal Herri osotik etorri ziren ikusentzule guztiei, zinez! Mila esker DJ Bull-eri eta nola ez zorionak Bonbereneari. Baietz beste 10 urte!

    Datorren emanaldia, Hatortxu Rock! 2008ko urtarrilaren 12an.


  • 18/98

    "Hemezortzi, bederatzi zortzi / Lau zenbaki iraingarri" horixe dio gure aspaldiko kantu batek. Elkartasuna adierazi nahi diegu auziperatu eta atxilotu guztiei, zein senide eta gertukoei ere.

    18/98 kantua ::: deabruak teilatuetan ::: entzun escucha listen

  • Aritz Betagarrirekin kantari
    Hatortxu Rocken aritu zen orain urte gutxi deabruen kantu bat Betagarrirekin kantatzen. Hona, bideoa.
  • Jose Luis Otamendi
    Poesia liburu berria argitara eman du Oto gure idazle kuttunak: Erlojuen mekanika.
  • Jaso ezazu postala etxeko buzoian
    Taldearen postala etxeko buzoian jasotzerik nahi? Lagun bati postala etxeko buzoira bidaltzea nahi? Bada bidali taldearen inguruko mezutxoa (nahi izanez gero bertsoa, kopla, poesia, gutuna...) eta egun gutxira postala jasoko duzu etxeko buzoian. Jasoko duzun postala hauxe da: irudia
  • Tolosako kontzertua, oharra
    Egun gutxi barri Diskoaren aurkezpen kontzertua Bonberenean, datorren abenduaren 29an egingo dugu. Sarrerak salgai, SOILIK egun berean aretoan bertan arratsaldeko 19:00tik aurrera. Prezioa: 5 euro. Taldearen emanaldia amaituta, DJ Bull arituko da giroa alaitzen.
  • Hauxe da gune ofiziala

    deabruak teilatuetan taldearen gune ofizialean zaude. Bertan taldearen inguruko informaziorik osatuena jasoko duzu. 1973 dagoeneko eskuragarri dago. Aurki gune honetan ere musika entzun ahal izango da.On egin!

    Página web oficial / Official website ::: deabruak teilatuetan 

  • Otros idiomas, prensa

    Nuevo disco ya disponible en tiendas e Internet (web bonberenea o gor). Si quieres información acerca del grupo envía email al siguiente correo electrónico: deabruakteilatuetan@gmail.com
    Te contestamos lo antes posible. Fotos en alta resolució, haz klik en "argazkiak".

  • Diskoa eskuragarri

    Ohiko saltokietan, Bonberenea edota Gor webguneetan eskuragarri izango da disko berriena.

    www.bonberenea.com / www.gordiscos.com

  • Myspace gunea

    Bereziki, musika hedatzeko zabalik dagoen gunea:

    www.myspace.com/deabruakteilatuetan

  • Medioetarako, harremanetan jartzeko:
    Elkarrizketak lotu edo argibide gehiagorako email bidez: deabruakteilatuetan@gmail.com